EZINA EKINEZ EGINA
Blog honen azken sarrera egiteko ordua ailegatuko da. Sarrera honetan, ikaskuntza prozesuan zehar bizi izandako momentu ezberdinei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake, bai prozesu pertsonalaren bai ikasgaiaren birpasoa eginez. Ikaskuntza prozesuarekin hastearren, gure burua ezagutzen hasi ginen; horretarako, Irakasle on bat izateko ezaugarriak guztion artean bildu genituen eta norberari irakasle prozesuan oztopatzen dieten eta norberarentzat mesedegarriak diren Erresistentziak eta baloreak aukeratu genituen, hurrenez hurren. Modu honetan, gure burua gehiago ezagutzeko aukera izan genuen eta irakasle izateko hobetzeko aukera ahalbidetu zuen. Hurrengoan, prozesuarekin jarraitzeko eta aukeratutako minorrarekin harremanak ezartzen joateko, antzezlan baten inguruan hausnartzeko aukera izan genuen, "Kubik" antzezlana. Antzezlan honen inguruko datu orokorrak, obrak, teknikak etab. ikasteko aukera izan genuen, Kubik antze...







