BIDEA EGINEZ
Aurreko sarreretan esan bezala, praktikak P.I. Barrutian egin ditut, 2 urteko gelan. Praktiketan, azarotik urtarrilera egon gara eta, hortaz, denboraldi honekin bat datozen gaiak landu nahi izan ditut umeekin, GABONAK ETA NEGUA. Modu honetan, nire esku hartzea osatzen joan naiz eta proposatutako jardueren bitartez, umeei garai hauetara hurbiltzea eta ezagutzera lagundu diet. Era berean, ohitura eta kultura ezberdinak ezagutu dituzte, material eta objektu ezberdinekin esperimentatu dute edota askotariko abilidadeak landu dituzte.
Jarduera honetan, umeek apaingarri ezberdinekin gabonetako zuhaitza apaindu behar izan dute, modu ezberdinak esperimentatuz.
Jarduera honetan, gabonetako zuhaitz bat eskuekin margotuko behar izan dute, tenpera berdea erabiliz eta esperientzia berria biziz.
Neguaren inguruan, aldiz, lau jarduera ezberdin diseinatu eta proposatu ditut, bi urteko umeekin egiteko aproposak direnak eta urtaroa ezagutzea eta esperimentatzea lagundu dietenak: Neguko puzzleak, Ongi etorri, elur panpina, neguko arropa ezagutzen eta elurra mara-mara deiturikoak.
Neguko puzzle ezberdinak proposatu ditut, urtaroa ezagutzeaz aparte, abilezi ezberdinak lantzeko aukera eskainiz. Esan beharra dago, puzzleak nahiko sinpleak direla, haien adinara eta ezaugarrietara egokitutak.
Kasu honetan, elur panpin bat egin dut, forma eta kolore ezberdinak dituena. Umeek, pieza bakoitza elur panpinan sartu behar dute, forma eta kolorea kontuan hartuta.
Jarduera honetan, helburu nagusia neguko arropak ezagutzea da, horretarako, jantzi bakoitzarekin bikoteak egin behar dituzte, horrela, negua lantzeaz aparte, askotariko abildadeak garatzeko aukera eskainiz.
Azkenik, elur sentsoriala egitea proposatu dut, umeek esperientzia berria bizi dezaten. Hala ere, gelako erritmoa eta denbora dela eta, jarduera ez da atera espero bezala.
Laburbilduz, esan daiteke, proposatutako esku hartzearekin finkatutako helburuak bete direla eta jarduera aberasgarriak izan direla umeentzako. Oro har, jarduerekin umeek disfrutatu egin dute eta urtaro eta denboraldi ezberdinak ezagutzea lagundu diete. Hala ere, esan bezala, jarduera batzuk ez dira atera pentsatutakoa bezala. Hortaz, hurrengorako hobekuntzak izango dira!
Eta sarrera honekin praktikei agurra eman behar diegu pena handiz!








Iruzkinak
Argitaratu iruzkina