EZINA EKINEZ EGINA
Blog honen azken sarrera egiteko ordua ailegatuko da. Sarrera honetan, ikaskuntza prozesuan zehar bizi izandako momentu ezberdinei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake, bai prozesu pertsonalaren bai ikasgaiaren birpasoa eginez.
Ikaskuntza prozesuarekin hastearren, gure burua ezagutzen hasi ginen; horretarako,
Irakasle on bat izateko ezaugarriak guztion artean bildu genituen eta norberari irakasle prozesuan oztopatzen dieten eta norberarentzat mesedegarriak diren Erresistentziak eta baloreak aukeratu genituen, hurrenez hurren. Modu honetan, gure burua gehiago ezagutzeko aukera izan genuen eta irakasle izateko hobetzeko aukera ahalbidetu zuen.
Hurrengoan, prozesuarekin jarraitzeko eta aukeratutako minorrarekin harremanak ezartzen joateko, antzezlan baten inguruan hausnartzeko aukera izan genuen, "Kubik" antzezlana. Antzezlan honen inguruko datu orokorrak, obrak, teknikak etab. ikasteko aukera izan genuen, Kubik antzezlan bat baino gehiago.., eta obra ikusi eta gero, alderdi batzuk aztertu ahal izan genituen, Kubik antzezlanari buruz gehiago ikasten.
Bidearekin jarraitzeko asmoz eta gure burua hezteko asmoz, hainbat kontzeptuen inguruan informazioa eskuratzen aritu ginen, ondoren, guztion artean harremanetan jartzeko eta prozesua aberasteko. Hiru kontzeptuen inguruan lan egiten aritu ginen: Zer da haurra?, Zer da adierazpena?, Zer da komunikazioa?. Era berean, gure ikaskuntza prozesuan eta etorkizunean baliagarria izango den formakuntza bat ere jaso genuen, Photoshop inguruaren formakuntza, hain zuzen ere. Formakuntza hau oso baliagarria izan zen, izan ere, Jakiteak ez dauka kalterik eta irakasle bezala erabiliko dugun tresna bat da.
Prozesuarekin jarraitzeko asmoz, praktiketara joan baino lehen, blog honetan klasean egindako bi jarduera interesgarri gehiago bildu nituen, Zer ikusi, hura ikasi eta Mugimendua eta deabrua. Kasu honetan, Javier Abaden jolasaren inguruko bideoa ikusteko aukera izan genuen eta bestetik, haurren mugikortasunaren gakoak eta ekarpenen inguruan ikasi, hauen inguruan ere hausnarketak eginez.
Esan bezala, gure ikaskuntza prozesuarekin jarraitzeko asmoz, praktiketarako denboraldia hasi zen, Umeekin batera martxan jarri, non irakaslearen rolean aritzeko eta ikasteko aukera izan genuen. Dakigunez, praktiketan disfrutatzeaz aparte, gure ekarpenak eta lanak egiteko aukera izan ohi dugu eta hortaz, blogean honen berri eman nuen. Alde batetik, bi urteko umeekin egindako instalazioa, Udazkenean murgilduz, jaso nahi izan nuen, izan ere, umeek asko disfrutatu zuten jarduera izan zen eta nire aldetik, jarduera hau egiten nuen lehenengo aldia zen. Bestetik, Practicum III. esku hartzea, Bidea eginez, partekatu nahi nuen, egindako jarduera ezberdinak islatuta gelditzeko.
Praktiketatik bueltan, ikaskuntza prozesua aste batzuetan zehar jarraitu genuen, non gehienbat talde lana egiteko aukera izan genuen, lana aurreratzeko eta azken lanean, hau da, antzezpenean arreta ipini ahal izateko. Hala ere, azken aste hauetan gai interesgarri batzuei buruz sarrerak partekatzen aritu naiz. Alde batetik, Emozioak gure barnean dantzan, gaitasun sozioemozionalen inguruan hitz egiteko aukera eskaini zidan, hauek oso baliagarriak izanik; izan ere, txikitatik landu behar diren gaitasunak dira eta irakasle bezala irakasten eta kudeatzen jakin behar ditugu. Bestetik, etorkizuneko irakasleak izanda, arteak dituen onurak bildu nahi nituen, kontzeptu teorikoaz gain, hezkuntzan, arteak ere garrantzia handia baitu. Kili, kili, kili artearekin ibili. Amaitzeko, hezkuntzaren ikuspegitik sarrera bat partekatzea interesgarria ikusi nuen, Tipi tapa tipi tapa mundua aldatzeko zer egin beharra?, pixkanaka-pixkanaka nork bere harri koskorra ekarri ahal izateko eta hezkuntza aldatzen joateko.
Era berean, eta amaitzeko, aipatzekoa da prozesuan zehar bi antzerki konpainia ezagutzeko eta beraiekin lan egiteko aukera izan genuela, gure antzezpenari begira oso baliagarriak izan direnak. Alde batetik, "Kubik" antzezlanaren antzerki konpainiarekin bi eguneko jardunaldiak antolatu genituen, Paraisokoekin ikasten eta bestetik, Markeliñe antzerki konpainiarekin ere egun batean egon ginen, haiei buruz gehiago ikasiz eta tailer bat eginez. Markeliñe antzerki konpainiarekin ikasten.
Amaitzeko, esan beharra dago, ikaskuntza prozesua ez dagoela amaituta, izan ere, sarrera honetan zehar aipatzen joan naizen bezala, gure antzezpena egin eta aurkeztu behar dugu oraindik, horrekin, ikasturtea eta ikaskuntza prozesuari amaiera emanez. Hortaz, ikaskuntza prozesu osoa bilduta dagoen Sitearen helbidea atxikituta uzten dut, honen berri izateko. Ikaskuntza prozesua amaituta ikusteko SITEA
Hurrengora arte!!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina