UMEEKIN BATERA MARTXAN JARRI
Aste honetan praktikak hasi ditugu. Nire kasuan, P.I. Barrutia ikastola aukeratu dut praktikak egiteko, izan ere, txikia nintzenean ikastola honetara joaten nintzen eta hortaz, irakasle eta andereño guztiak ezagutzen ditut, hauek, nire ikaskuntza prozesuan laguntzeko prest daudenak.
Aurreko urteetako praktikak 3 eta 5 urteko umeekin egin ditut, hortaz, aurten lehenengo zikloan esperimentatzea eta esku hartze bat diseinatzea egokitzen zait. Esan beharra dago, esku hartze bat 2 urteko gela batean diseinatzea zailtasun gehiago dituela, jarduera oro esperimentazioan oinarrituta egon behar direlako eta batzuetan espero dugun emaitza ez delako ateratzen. Hala ere, esperientzia hau bizitzeko gogoak ikaragarriak dira!
Esan bezala, lehenengo astea jada pasatu da eta aste honetan umeak, irakasleak eta ingurua ezagutzeko baliagarria izan da. Lehenengo kontaktua izanda, 16 umeen izaera ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, pixkanaka-pixkanaka hauen beharrak, erritmoak, nahiak etab. ezagutuz eta ulertuz. Sarrera honetan alderdi bati buruz hausnarketa egitea gustatuko litzaidake, arreta deitu nauen alderdi bati buruz hain zuzen ere.
Aipatu bezala, arreta deitu nauen alderdi baten inguruan hitz egin nahi dut, edo horren garrantzia Blogean jasota geratzea. Beste adinetan ez bezala, bi urteko geletan adinak eragin handia du, hau da, hilabete batean edo bestean jaio izana, edo hilabete bateko hasieran edo bukaeran jaio izana. Esan beharra dago, pasa den urteko praktikak direla eta, honen garrantziaz ez nintzela ohartu eta orain, bi urteko gelan sumatu dudan ezberdintasuna itzela izan da. Alderdi kognitibo, afektibo eta psikomotorren inguruan ezberdintasunak sumatzen dira eta ulertzearren jarduera baten adibidea:
Klasean kolorezko bolak sartzeko kutxa handi bat egin dugu, bola bakoitza bere koloreko zuloan sartzeko. Nabaria da, 2 urte jada dituztenak erraztasun handiarekin sartzen dituztela, bakoitza bere kolorean. Aldiz, 2 urte bete ez dituztenak, bolak sartzerakoan ez dute erreparatzen koloreari.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina