ZER IKUSI, HURA IKASI
Sarrera honen bidez, Educa + / Arquitecturas efímeras de juego: lugares para la vida en relación bideoari buruz hausnartzea gustatuko litzaidake, bideoa zuen eskuz ere utziz.
Bideo honetan, Javier Abadek jolasaren garrantziari buruz hitz egiten du, bai bere bizitza pertsonalean oinarrituta baita bere esperientzietan ere. Honek, defendatu egiten du bizitza bera jolas bat dela eta gizaki orok jolasaren bidez ikasten dugula.
Bideoan, bereziki, espazio sinbolikoen eta instalazioen inguruan hitz egiten da. Abadek, instalazioen alde agertzen da eta hauen adibide anitz erakusten ditu. Halaber, instalazio bat egokia eta eraginkor suertatzeko gakoak azaltzen ditu. Abadek, ideia interesgarri bat azpimarratzen du bideo osoan zehar, hau, hurrengoa izanik: Instalazioak joku librean oinarritu behar dira, umeen nahiak eta beharrak asetzeko, horrela, zeharkako modu batean umeek eskolan egiten dituzten ekintzak bizitza errealarekin harremanak ezartzen hasteko. Gainera, espazio horien berrikuntza eta moldaketa duen garrantzia azpimarratzen du, betiere, norberaren gorputza tresna nagusia bezala erabiliz.
Azkenik, interesgarria iruditu zait egiten duen metafora, izan ere, betidanik hezkuntza arloan umea "esponja" batekin alderatu izan ohi da. Abadek, metafora hau deuseztatu egiten du, egokiagoa den beste bat sortuz: Urarekin alderatu, izan ere, umea bizitzaren motorra da, euskarriak dituena eta espazioak betetzen dituena.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina