KILI, KILI, KILI ARTEAREKIN IBILI
Sarrera honen bidez, irakurritako artikulu baten hausnarketa partekatu nahiko nuke. Artikulua, Norbertha Torresek idatzitako artearen onurak aztertzen ditu, horretarako, artea onuragarria den 20 arrazoi emanez.
Artea, umeengan onura anitzak izan ohi ditu, hortaz, hezkuntzan garrantzia handia eman behar zaio. Artearen onurekin hastearren, esan beharra dago, arteak burmuinaren bi aldeak estimulatzen dituela, horrela, umeek pentsamendu dibergente bat izatera lagunduz, hau da, erronkak lortzeko ahalik eta ideia, kontzeptu eta pentsamolde gehien sortzera lagunduz. Honekin batera, pentsamendu sortzailea bultzatzea ere lagundu egiten du, gero eta ideia gehiago izanik eta ideia guztiak onartuz eta aprobetxatuz.
Era berean, arteak, umeen garapen pertzeptiboa estimulatzen, begi esku koordinazioa garatzen eta umeei haien inguruko espazio fisikoari arreta jartzen laguntzen du. Halaber, artearen bidez, umeek zentzumenak erabiltzen hasiko dira eta hauek, ikaskuntza prozesua aberasgarriago izatea lagunduko dute.
Azkenik, arteak, haurren autoestima sustatzeaz gain, baliabide kulturalak ezagutzeko aukera ere ematen du, bizi diren munduari buruz gehiago ikasiz eta estereotipoak eta aurreiritziak apurtzeko gai izanik.
Gaur egun arteari ez zaio behar beste garrantzia ematen eta eskolek beste ikasgai teorikoagoak jorratzearen alde agertzen dira, artea alde batera utziz. Era berean, D237/2016 Heziberri Curriculumak ere ez dio arteari horren garrantzia ematen eta modu global batean hitz egiten du arteari buruz. Gaur egun, modu kreatibo, berritzaile, kritiko eta independiente batean pentsatzen duten umeak hezi behar ditugu, etorkizuna direlako, eta askotan, hezkuntzak hori oztopatzen du, artea alde batera utziz, soilik azterketa batean lortzen den emaitza ebaluatuz eta norberaren erritmoa, izaera, gaitasunak eta jarrerak kontuan hartu barik.
Ildo beretik jarraituz eta amaitzeko, Albert Einstein esan zuen esaldi bat berreskuratu nahiko nuke, arestian hezkuntzari buruz aipatutakoa laburbiltzen duena: "Pertsona guztiak jenio batzuk gara, baina arrain bati zuhaitz bat igotzeko ahalmenengatik epaitzen baduzu, bere bizitza osoa tentel bat dela pentsatuko du".


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina