EMOZIOAK GURE BARNEAN DANTZAN
Etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleak izanik, gaitasun sozioemozionalen inguruko sarrera bat egitea garrantzitsua deritzot, izan ere, Magisteritza gradu osoan zehar oso gutxi landu dugun gai bat da eta orain hau lantzeko aukera izan dut, hauek duten garrantziaz jabetuz.
Gaitasun sozioemozionalak trebetasun eta gaitasun interpertsonalen multzoa da. Hauek, beste pertsonekin era egoki batean komunikatzera laguntzen digute; emozioak, sentimenduak, beharrak edota nahiak adieraziz testuinguru eta egoera ezberdinetan. Modu honetan, gaitasun sozioemozionalak hainbat gaitasun eskuratzea ahalbidetzen digute, hala nola, norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzea, besteen egoera emozionala interpretatzea, enpatia garatzea edota emozioak modu konstruktibista batean kudeatzea.
Garapen sozioemozionalak, garapen kognitiboak eta fisikoak duten garrantzia du, hortaz, gaitasun sozioemozionalak eskolan eta etxean txikitatik landu behar dira, baina, askotan, ahazten ditugun gaitasunak dira. Etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleak bezala, umeen seinaleak interpretatu behar ditugu, umeek haien emozioak identifikatu eta kudeatu ahal izateko; umeekin modu amultsu batean komunikatu behar gara, haien emozio, nahiak eta jarduerengatik interesa izan behar dugu eta erronka berriak lortzeko motibatu eta lagundu behar diegu.
Amaitzeko, esan beharra dago, gizaki guztiok gaitasun sozioemozionalik gabe jaiotzen garela, hortaz, beste pertsonen laguntza behar izaten dugula hauek garatzeko. Txikiak garenetik gaitasun hauek landuz gero, umea aurre egiteko eta bizitzan zoriontsu izateko aukera izango du. Halaber, estresa kudeatzeko erraztasun gehiago izango du eta zailtasunen aurrean pertseberatuko du.



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina