UDAZKENEAN MURGILDUZ...


      Sarrera honen bidez praktiketan bizi izandako esperientzia baten berri eman nahiko nuke, sortutako instalazio baten berri. Unibertsitateko "Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa" deituriko ikasgaian, instalazio bat egitea proposatu digute, non umeei espazio bat eskainiz esperimentazioa nagusia den. Esan beharra dago, instalazio bat sortu eta praktikan jartzearen esperientzia ez dugula inoiz bizi eta hortaz, sarrera honen zergatia, esperientzia aberasgarri hau konpartitzearren.
       Praktiketan aurrera eramandako instalazioa udazkenaren ingurukoa izan da, izan ere, praktikak egiten ari garen urtaroa kontuan izanda, umeei ingurunera eta urtarora hurbiltzea nahi izan dut, hau gehiago ezagutzera hurbilduz eta elementu berriak ezagutzeko aukera eskainiz. Hortaz, gaiarekin zerikusia duten elementuak erabiliz (Hostoak, pinaburuak, perretxikoak, gaztainak...) honakoa izan da emaitza:


      Antolamenduari dagokionez, eta instalazioen ezaugarrietako bat izanik, umeen arreta eta kuriositatea deitzen duen antolamendu bat egin nahi izan dut, esperimentatzeko eta esploratzeko gogoak pizteko. Hori dela eta, esan beharra dago, umeen lehenengo erreakzioa gelara sartzerakoan zirkulura sartzekoa izan dela eta material ezberdinekin esperimentatzeko eta jolasteko jarrera momentu orotan izan dutela.
      Hortaz, esan daiteke, bai umeentzako bai niretzako ere, oso esperientzia aberasgarria izan dela eta arestian aipatutako helburuak bete direla! Hori bai, esperimentatu eta gero gela horrela geratu da !!






   
     
     
     

Iruzkinak