Aurkezpena
Ongi etorri guztioi;
Irati Bravo naiz eta aurten Haur Hezkuntzako 4.maila ikasten nabil Gasteizko Magisteritza eskolan. Blog pertsonal honen bidez, kurtsoan zehar Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiko ikasgaian egindako lan guztiak argitaratu eta zuen esku jarriko ditut, etorkizun batean erabilgarriak izateko helburuarekin. Halaber, nire ikaskuntza-irakaskuntza prozesua behatzeko erraminta bezala erabiliko dut kurtsoan zehar.
Nire burua hobeto ezagutzeko, egindako bideoa atxikituta uzten dut! Espero dut blog hau zuen gustukoa izatea eta etorkizunean baliagarria izatea!
Halaber, Gorputz Hizkuntza ikasgaian egindako blogaren linka atxikituta uzten dut, etorkizun batean Haur Hezkuntzako irakasle bezala baliagarria izateko asmoz.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina