MARKELIÑE ANTZERKI KONPAINIAREKIN IKASTEN


     Markeliñe antzerki konpainiaren bisita dela eta, honen inguruko hausnarketa, informazioa eta nire ikaskuntza prozesuan izandako ekarpenak aztertu nahiko nituzke, izan ere, hainbat izan dira bisita honi esker gure antzezlanean gehitu ditugun ideiak.

     Markeliñe antzerki konpainiak, 1980. hamarkadan sortutako antzerki taldea da, Zornotzan egoitza duena. Hasieratik Markeliñe keinu bidezko eta antzezlan bisualak egiten jardun da, helduentzako eta umeentzako eginak dauden obrak aurkeztuz, bai kalean baita antzerki barruan ere: "Euria", "Cigarra y hormiga", "La vuelta al mundo en 80 cajas" edota "Crusoe" dira konpainiak egin dituen antzezlan batzuk.

      Markeliñek oso estilo pertsonalarekin sortzen ditu ikuskizunak eta hori dela, haien proposamenak nazioartean ere ikus daitezke, hala nola, Franzian, Marruecos, Colombian etab. Markeliñek antzerki konpaniak bizi garen munduarekiko eta garaiekiko konpromisoa erakusten duten istorioak ere sortzen ditu eta arte eszenikoekin eta antzerkiarekin erlazionatuta dauden egitasmoak bultzatzea du helburu nagusi.

     Hasieran esan bezala, Markeliñe antzerki konpainia gurekin egoteko aukera izan dugu. Alde batetik, hitzaldi bat jaso dugu, non gure antzezpenerako baliagarriak izango diren ideiak hartu izan ditugun. Izan ere, konpainiaren sorkuntza, obrak, sariak etab. ikusten aritu gara eta honek ekarpen anitzak ekarri dizkigu, hala nola, euri tantekin interakzioak egitea. Bestetik, tailer bat ere egin dugu. Kasu honetan,  5-6 partaideko taldeak sortu ditugu, hiru jarduera ezberdin egiteko eta aurkezteko: Inprobisazioak, nerabeentzako zuzenduta dagoen "Hiru txerrikumeen ipuina"-ren birmoldaketa eta albiste batetik ateratako ideia batean oinarrituta istorio bat dramatizatzea.

     Amaitzeko, hitzaldian aipatutako eta Markeliñek egiten dituen antzerki obren argazkiak islatuta uzten ditut, etorkizun batean baliagarriak izateko asmoz. Halaber, aipatzekoa da, esperientzia oso aberasgarria izan dela, bereziki gure antzezpenerako ideiak hartu ahal izan ditugulako.






Iruzkinak