TIPI TAPA TIPI TAPA MUNDUA ALDATZEKO ZER EGIN BEHARRA?


    Mundua aldatuko duen zerbaiten zain gaude eta horren beharra daukagu. Koldo Saratxagak honen inguruan hitz egiten du, testuinguru edo alderdi ezberdinetan fokua jarriz: Etika, politika, hezkuntza... Oraingoan, hezkuntzaren testuinguruan arreta jartzea gustatuko litzaidake. 

    Gaur egun, hezkuntzak etorkizunean lan egiteko "Robotak" prestatzen ari ditu. Gaur egungo hezkuntzak ez digu talde lanean aritzeko aukerarik eskaintzen, ezta besteei entzuteko aukerarik ematen. Askotan ere, gure sentimenduak eta emozioak adieraztea oztopatzen du. Azterketak ahalik eta nota gehiagorekin gainditzera animatzen gaituzte; ikasi beharrean memorizatzen ikasten ari garen bitartean eta klaseko hoberenak izatera trebatzen ari garen bitartean, gure artean lehiaketak sortuz. Era berean, norberaren abileziak, kreatibitatea, sormena etab. oztopatuta gelditzen dira azterketa horiek gainditzea lortzen ez dugunean edota lehiaketa horretatik kanpo gelditzen garenean, ezertarako balio ez dugula pentsatuz. 

    Hezkuntzak gizakiengan pentsamendu hori sortaraztea arazo ikaragarria da. Eskolak, ikasteko eta disfrutatzeko gunea izan beharko litzateke, non pertsona orok haren abileziak garatu ahal dituen eta munduan nork bere harri koskorra gehitzen ari delaren sentipena duen gunea. Izan ere, munduan ez daude bi pertsona berdin, ezta bi egun berdinak ere, hau pertsona bakoitza berezia bihurtuz. Hori, hezkuntzaren motorea da, hezkuntzak aberasten duena eta mundua aldatu dezakeen alderdienetariko bakarra. Baina, horretarako, hezkuntzan eta eskoletan sortzeko aukera eskaini behar digute, gure kreatibitatea, sormena, imajinazioa etab. sustatuz. 



    Azkenik, esan bezala, Koldo Saratxagaren esanetan oinarritutako sarrera da, hortaz, hona hemen informazioa ateratako iturri nagusia, etorkizun batean baliagarria izateko asmoz eta hezkuntzaren testuinguruan baita testuinguru ezberdinetan hausnarketa sustatzeko baliabidea. 


Iruzkinak