PARAISOKOEKIN IKASTEN
Urriak 23 eta 24 Teatro Paraisokoekin egoteko aukera izan genuen. Bi goizez egon ginen beraiekin eta hurrengo lerroen bidez egindakoaren berri hausnartzea gustatuko litzaidake, argazkiz eta bideoz lagunduta eta egindakoa azalduz.
URRIAK 23
Lehenengo egunean bi jarduera ezberdin egin genituen. Hasteko, taldeka jarri eta kutxa eta klarion batekin etxe bat sortu eta margotu behar genuen. Ez zen etxe arrunt bat, izan ere, kutxaren barruan etxea margotzeko esanguratsua zen informazioa zegoen, hiriaren antzezlan, konpainia edota elkarte ezberdinen informazioa. Hortaz, kutxa barruan zegoen informazioarekin baliatuz, gure etxea sortu behar genuen, ondoren, guztion artean hiri bat sortzeko! Gure kasuan, "Musicahablando" proiektua irudikatu genuen eta sortutako etxea hau izan zen:
Kutxak egin ondoren, beste taldeen lanak ikusi genituen eta bakoitzaren inguruan hausnarketa ezberdinak egin genituen, hiru galderetatik abiatuz: Zer dakigu, zer kontatu digute eta ditugun galderak. Modu honetan, etxe bakoitzaren informazioa lortzea oso erraza izan zen.
Ondoren, gimnasiora jaitsi eta lau kutxa handi aurkitu genituen, 4 txokotan antulatuta eta bakoitza izenburu batekin: Emozioen plaza, esperimentazioaren bidea, kuriositatearen hondartza eta kreatibitatearen basoa.
Lau txokotan antolatu eta gure gaiarekin bat zetorren proposamen bat egin behar genuen, hirian eraikitzeko instalazio bat hain zuzen ere. Proposamen hau defendatu behar genuen klase osoaren aurrean: Zergatik da garrantzitsua, zertarako balio du, zergatik nahi dugu txoko hau gure hirian egotea etab.
URRIAK 24
Bigarren egunean, Teatro Paraisokoek sedea duten herrira joan ginen, Abetxukora. Bertan, tailer bat egin genuen eta "Grillos y luciernagas" deituriko antzezpen bat ere ikusi genuen.
Tailerrari dagokionez, bi jarduera ezberdin egin genituen. Lehenengoa, klasean ikusi bezala, gorputzarekin forma edo objektu ezberdinak irudikatu behar genituen bai 2Dn eta baita 3Dn ere.
Bigarren ariketa, olerki batean oinarrituta antzezpen bat egitea izan zen. Gure kasuan, katuen antzezpen bat izan zen, non istorio bat kontatzeaz aparte, katu bakoitzaren izaera islatu behar genuen.
Azkenik, arestian aipatutako antzezlana ikusi genuen: "Grillos y luciernagas". Amaitzean, aktoreekin hitz egiteko aukera izan genuen eta gure kezkak galdetu genien, hau baliagarria izanik gure antzezpenerako. Hortaz, esan daiteke Teatro Paraisokoekin egindako jardunaldiak oso baliagarriak izan direla eta esperientzia bikaina.




















Iruzkinak
Argitaratu iruzkina