MUGIMENDUA ETA DEABRUA


     Sarrera honen bidez, Mugimendua eta deabrua irakurgaiaren hausnarketa egitea gustatuko litzaidake, izan ere, klasean jorratutako eta interesgarria iruditu zaidan gai bat delako. Hausnarketa txiki bat egiteaz aparte, baliabide hau eskuragarri uztea garrantzitsua deritzot, etorkizun batean eskuragarri izateko.

     Irakurgai honetan, Elena Herranek 0-3 urtekoen berezko mugikortasunaren gakoak eta ekarpenak zehazten ditu.
     Haur Hezkuntzako jarduerak eta ekintzak bigarren ziklora bideratuta daudela adierazten du Elenak, lehenengo zikloan informazio eta jarduera gutxiago daudela esanez, bai etorkizuneko maisu-andereñoak formakuntza emateko orduan, bai hezkuntza proiektuak diseinatzeko orduan ere. Hortaz, gakoak eta informazioa eskaintzen da ume edo haur txikiekin ahalik eta hezkuntza hoberena lortzeko.
      Hau lortzeko, jarduera motorrak azpimarratu egiten dira bereziki, garapen aberatsa eta orekatua abiapuntu edukita. Eta hau nola sustatu? 

  • Umeetaz biziki arduratuz
  • Gorputzeko beharrak asetuz
  • Giza-harremanak sortuz eta mantenduz
  • Lasai zainduz
  • Motrizitate aske eta ekintza autonomoa garatuz

     Alderdi hauen inguruan hitz egiten da testu osoan zehar. Ez dago esan beharrik zeregin oso konplexua dela irakasleen lana, baina posiblea da. "Egunerokoan umetxo edo haur txiki bakoitzarekin nola gertatzen den jakitun izatea suposatzen du etengabe hastea eta deabrua geure alde jartzea". (Herran, 2010).

https://drive.google.com/file/d/0BxbiHJoGVn75WFl1RXdUVjdCMTg/view









Iruzkinak