KUBIK ANTZEZLANARI BURUZ GEHIAGO IKASTEN
Pasa den sarreran esan bezala, KUBIK antzezlanaren inguruan hitz egiten aritu gara klase batzuetan zehar. Gaurkoan, KUBIK antzezpena ikusi dugu eta horren inguruan galdera batzuk erantzuten eta analizatzen aritu gara. Hurrengo lerroetan honen berri emango dut, hainbat alderdi analizatuz. Halaber, bideoaren linka atxikituta utziko dut guztion esku gera dezan!
- Pertsonaiak
Bi pertsonaia daude, emakume eta gizona, Jabi eta Rosi. Protagonistak umeen jarrerak imitatzen dituzte eta publikoarekin gertutasuna eta inplikazioa lortzeko, haien erantzunak bilatzen dituzte begiraden bidez.
- Non garatzen da- Eszenatokia
Eszenatokiari dagokionez, zentroan arreta mantentzen dela esan dezakegu, bertan kartoizko piezak eta gaztelu bat osatzen baitute. Gainera, argia bertara proiektatuta dagoela ere nabarmentzekoa da.
Istorioari dagokionez, ez da ohiko istorio bat, izan ere, ez dauka hasiera ezta amaiera ere eta hau umeei ulermen arazoak sorrarazten dizkiela pentsatzekoa da.
- Ahozko komunikazioa
Ahozko komunikazioa ez hitzezkoa da eta mugimenduak eta soinuak dira nagusi. Dialogo sinpleak erabiltzen dituzte, gehienetan onomatopeiak, eta hauek mugimendu eta soinuekin konbinatzen dituzte. Gainera, isiltasuna dela nagusi esan dezakegu.
- Irudiak
Irudiei dagokionez, proiektatutako irudiak direla esan dezakegu. Honetan, eskuzko proiektoreak erabiltzen dituzte eta aldaketak egiten joaten dira, irudiarekin jolastuz. Horrela, ikuslearen atentzioa mantentzeko.
- Argia
Argia ia ez dute erabiltzen, dena ilun ikusten da eta. Iluntasun hau umeei beldurra sorrarazten die. Hala ere, bi foku bereizi ahal dira, eszenatokiaren erdira bideratuta eta zuzena dena.
- Efektu bereziak
- Musika
Musikari dagokionez, KUBIK antzezlan honetan musika ez dute ia erabiltzen. Hasieran, musikaren presentzia ez da nabaria baina istorioa aurrera joan ahala musika momentu konkretuetan erabiltzen dute. Hala ere, arestian esan bezala, soinuak erabiltzen dituzte gehienbat.
- Eszenak
Obra osoan zehar eszenak aldatzen joaten dira eta horretarako kuboak lekuz mugitzen dituzte, eszena batetik bestera pasatuz.
- Gorputz jarrerak, mugimenduak, keinuak
Aktoreek haien mugimenduen bidez umeen erreakzioa bilatzen dute, hortaz, mugimenduak nagusi dira obra honetan eta mugimendu ezberdinak egiten dituzte.
- Pizten dituzten emozioak
Emozioei dagokionez, arestian aipatu bezala, umeei beldurra sorrarazten die nagusitzen den iluntasuna dela eta. Momentu batzuetan umorea ere sortzen die eta baita poza ere, testuinguru ezaguna baita eta berarekin konektatzen baitute.
- Alde pedagogikoak
Alde pedagogikoari dagokionez, hainbat alderdi dira aipagarri. Lehenik, antzezlanean egozentrismoa erabiltzen dute momentu ezberdinetan, umeen jarrera simulatzeko, egozentrismoa hauen ezaugarria izanik.
Bestetik, proposamen didaktiko bat dagoela esan daiteke, izan ere, irakasleek klasean jolasteko ekintzak proposatu dezakete, adibidez, ipuinak kontatzeko eraikitzen diren piezen bidez.
- Estetika






Iruzkinak
Argitaratu iruzkina