ZER DA HAURRA?


     Haur Hezkuntzako gradua ikasten dugunok argi izan behar ditugu gradu honetan garrantzitsuak eta ezinbestekoak diren definizio batzuk. Hori dela eta, gai zehatz batzuen inguruan hausnartzea izan da gure helburua, hiru galderetatik abiatuz: Zer da haurra, komunikazioa eta adierazpena.

   Hasteko, niri egokitutako definizioarekin hasiko naiz: Zer da haurra. Esan beharra dago, "HAURRA" definitzea zaila dela eta bere baitan esanahi bat baino gehiago hartzen dituela. Hortaz, modu anitz egon daiteke haurra modu egoki batean definitzeko.

ZER DA HAURRA?

    Haurra gizaki heldugabea da, nerabezarora oraindik heldu ez dena, 14 urte baino gazteagoa. Garai honi haurtzaroa deritzogu, hau oso garrantzitsua izanik, izan ere, gizakia garatzen baita psikologia, adimen eta fisiologiaren aldetik. 
9ac09d959420e9624292df8c3c66eae7.png


    Haurra pubertarora ailegatu ez den gizaki bat da eta hortaz, adin gutxiko gizakia. Haurtzaroak haurraren adin guztiak hartzen ditu barne: Jaio berria denetik nerabezarora heltzen den arte.


   Umearen garapenean ematen den ikaskuntza ezinbestekoa izango da heldu bezala hezteko. Lehenengo urteetan lengoaia ikasi behar du, idazten eta irakurtzen ikasteko.
    Eskolan haurra balore ezberdinak ikasi egingo ditu, gizartearen arabera, pertsonak hezteko ezinbestekoak diren baloreak oinarri hartuta.


                                     img-escuela.png

    Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.

    GAURKO HAURRAK ETORKIZUNEKO HELDUAK DIRA ETA HEZITZAILE BEZALA GURE ESKU DAGO HAUEI HEZKUNTZA ON BAT ESKAINTZEA.




niños.png





Iruzkinak