ZER DA KOMUNIKAZIOA?


    Azkenik, sarrera honek hirugarren definizioa hausnartzea du helburu. Kasu honetan komunikazioaren inguruan da eta honen definizio konkretu bat ematea zaila bada ere, iturri ezberdinetatik informazioa eskaintzea ezinbestekoa da.

ZER DA KOMUNIKAZIOA?

     Komunikazioa gizakiaren berezko beharra da. Espresatzeko beharra komunikatzeko beharrarekin bat datorrela esan dezakegu, izan ere, haurra jaio eta berehala, helduekin komunikatzen hasten da.

     Hasiera batean, haurrak behar fisiologikoak asetzeko beharra duela adierazten du: Gosea, pixa, kaka, mina, beroa, hotza... Helduok mezu horiek ulertu behar ditugu eta asetzen saiatu. Hortaz, esan daiteke, haurraren eta helduaren arteko lehenengo komunikazio-sistema haurraren beharretan oinarritua dagoela.



    Bestetik, komunikazioaren definizio teknikoago batean zentratzen bagara, esan beharra dago, komunikatzea, mezuak era argi eta eraginkor batean trukatzea dela. Prozesu dinamiko bat da, idatzizkoa ala ahozkoa izan daitekeena eta harreman kolektiboak nahiz indibidualak garatzea du helburu.



   Komunikazioan elementu ezberdinak hartzen dute parte, hauek hurrengoak izanik: Igorlea, hartzailea, mezua (zeinu sistema, hizkuntza eta esanahia duten kodeen bidez izan daitekeena), kanala (artifiziala ala naturala), kodea eta testuingurua.


Iruzkinak