ZER DA ADIERAZPENA?
Esan bezala, hiru kontzeptu ezberdin definitzen aritu gara ikasturtea hasi zenetik. Nire kasuan, haurraren inguruan informazioa bilatzea tokatu zitzaidan, hala ere, klasekideek egindako aurkezpenetan zentratuz, beste kontzeptu bat definitzeko ordua ailegatu da:
ZER DA ADIERAZPENA?
Hasiera batean adierazpena definitzea erraza badirudi ere, honen inguruan definizio zehatz bat ez dagoela esan beharra dago.
Adierazpena modu ezberdinetan definitu daiteke:
Sentimendu bat

Ideia bat

Mugimendu bat

Mezu bat

Pentsamendu bat

Soinu bat
Halaber, aipatzekoa da, haurrek erabiltzen duten lehenengo espresiobidea bere gorputza dela; keinuen eta mimikaren bitartekoa. Haurrengan keinuek garrantzia handia dute eta haien lehengo keinua irribarrea izan ohi da. Denborarekin, ahozko hizkuntza pixkanaka-pixkanaka garatzen joaten dira eta horrekin batera beste espresiobideak: abestean keinuak eginez, marraztean hitzekin azalduz etab.
Azkenik, esan beharra dago, Haur Hezkuntzan landu eta garatu behar den ezinbesteko kontzeptu bat dela, izan ere, haurrak jaiotzen direnetik adierazpena erabiltzen dute. Irakasleon papera, umeek bai gorputz bai komunikazio adierazpena garatzeko giro egokiak sortzea da.



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina