JAKITEAK EZ DAUKA KALTERIK
Bi asteetan zehar, photoshop-aren inguruko formakuntza izan dugu Juan Arrosagarayren eskutik. Juan, Gasteizko arte eskolako irakaslea da eta egiten dituzten lanak erakusteaz aparte, programa hau erabiltzera lagundu digu, etorkizun batean Haur Hezkuntzako geletan erabilgarria izateko asmoz.
Esan beharra dago, DBHn photoshop programa erabili nuela, nahiz eta gaur egun honen inguruko ezagutzak ahaztutak edukita. Formakuntza honen bidez, irudi batean kapa ezberdinak txertatzen ikasi dut, horrela, elementu edo objektu ezberdinak irudi bakar batean konpartitzeko aukera izanik. Halaber, GIF bat ere sortu genuen lortutako emaitza hau izanik:
Aipatzekoa da esatea, horrelako formakuntzak eskertzekoak direla, etorkizun batean erabilgarriak izango baitira. Ostera, denbora gehiago irautea gustatuko litzaideke, izan ere, eduki guztiak modu azkar batean jorratu genituen eta askotan gure burua galduta ikusten genuen. Halaber, denbora gehiago izatekotan, eduki eta teknika anitz ikasteko aukera izango genuke.
Hala ere, oso esperientzia positibotzat hartzen dut eta bizitza pertsonalean ere erabiliko dudan baliabide bat izango da!


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina