ERRESISTENTZIAK ETA BALOREAK
Gaurkoan, klasean landutako beste alderdi baten inguruan hausnartuko dut: Erresistentzia indibidualak eta balore indibidualak.
Etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasle bezala gure burua ezagutu behar dugu eta gure indarguneak eta ahulguneak ezagutu. Honekin erlazionatuta egongo litzateke arestian aipatutako bi kontzeptuak: Erresistentziak eta baloreak. Erresistentziei dagokionez, gure formakuntzan oztopatzen dizkiguten alderdi horiek dira, askotan, bidea zailagoa egiten dizkigutenak. Baloreei dagokionez, indargune bezala ikusi ahal ditugu, bai irakasle bezala eta bai pertsona bezala gure izaera indartzen dutenak.
Hortaz, gure buruaren inguruan hausnarketa egitea ezinbestekoa da hau hobeto ezagutzeko. Kasu honetan, bost erresistentzia eta bost balore aukeratzea izan da gure eginbeharra, gero bost horietatik bakarra aukeratzeko, gehien definitzen gaituena.
ERRESISTENTZIAK
- Alferkeria
- Ezagunari atxikia
- Irrigarri geratzearen beldurra
- Erosotasuna
- Deskuidua



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina