ZE EZAUGARRI EDUKI BEHAR DITUGU IRAKASLE ON BAT IZATEKO?
Etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleak bezala, badakigu, gure lana oso garrantzitsua dela eta balore, jarrera, emozio, sentimendu etab. egoki batzuk umeei transmititu ahal izateko, ezaugarri eta balore batzuk ezagutu eta izan behar ditugu irakasleok ere. Irakasle bezala gure burua hezteaz aparte, umeei kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera eskainiko diegu eta haien burua pertsona bezala ere haztea lagunduko diegu.
Bestetik, dakigunez, irakasle on eta ez hain onaren arteko aldeak oso handiak dira eta balore eta ezaugarri onenak Haur Hezkuntzako geletara eramateko asmoz, klasean erantzuten aritu garen galdera hurrengoa izan da: Ze ezaugarri eduki behar ditugu irakasle on bat izateko?
Ideia guztiak modu esanguratsu batean jasotzeko asmoz, hitzen hodei bat egin dut.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina