KUBIK: ANTZEZLAN BAT BAINO GEHIAGO...
“Kubik” Belgikako Guimbarde antzerkiak sortutako ikuskizuna da. Ikuskizun hau gertutasun eta intimitate giroan garatzen da. Antzezlan hau, umeek haien ingurua esperimentatzeko eta ulertzeko helburuarekin egiten dituzten jolasetan inspiratuta dago. Halaber, umeetan ohikoa den bezala, KUBIK antzezlanean, inguruko objetuen manipulazioa erabiltzen dute pentsamendua eraikitzeko eta irudimenari atea irekitzeko.
Aktoreek eraikuntza jolas handiak manipulatzen dituzte, eraldatuz eta mugituz. Kolore, forma, bolumen... ezberdinak proiektatzen dituzte, horrela, umeek esploratu ahal dituzten irudi eta espazio berriak sortuz. Aktoreekin batera, ikusleria, ikusteko eta sortzeko plazerra esperimentatzen du, unibertso sentsorial batera hurbilduz non amets egitea, imajinatzea, jolastea eta deskubritzea erraza den.
KUBIK antzezlanean, antzerkia, bideoa eta irudiak nahastu egiten dira, txikiei esperientzia aktiboa eta ludikoa eskaini ahal izateko. Eta emaitza onak lortzen ditu, izan ere, umeek esperientzia hau bihotzarekin bizi egiten dute eta benetan disfrutatzen dute!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina